Atzealdea

Serieen generoa

Serieen generoa

ENTZUN

 

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da eta hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik. 

Edukiaren deskribapena:  LGTBI komunitateko pertsonaien eta sortzaileen presentzia minoritarioa da oraindik serie eta horien produktuen industriaren barruan. Hala ere, ukaezina da hori aldatzen hasi dela, eta azken denboraldietako estreinaldietan gero eta ohikoagoa da kolektibo horiek ordezkatzen dituzten ahotsak aurkitzea, eta, askotan, serie horiek kritikaren eta publikoaren harrera ona dute.

Partehartzaileak: Lucía Baskaran, Aitziber Garmendia, Imanol Salaberria eta Ylenia Benito.

Antolatzailea: KulturFactory

Grabazioa: Quartan