Atzealdea

Telesailen gatazka: The Sopranos vs. Breaking Bad

Telesailen gatazka: The Sopranos vs. Breaking Bad

IKUSI

 

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da eta hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik. 

Edukiaren deskribapena:  Klasizismoa modernitatearen aurrean. Ekialdeko Kostako mafia italiar mitikoa eta New Mexico eguzkitsuko metanfetaminaren mafia berria aurrez aurre. Bi pertsonaia ahaztezinak, serie zale guztien oroimenean dauden bi izen: Tony Soprano eta Walter White. Lau adituk ahalegin guztia egingo dute bakoitzaren hautagaia goraipatzeko, baina publiko subiranoak erabakiko du zein den irabazlea.

Partehartzaileak: Aloña Fernandez Larrechi, Enric Albero, Gaizka Izagirre, Victor M. González, Maitena Salinas.

Antolatzailea: KulturFactory

Grabazioa: Quartan