XVIII. mendeko monumentu multzoa da Agorregi, ura ustiatzeko moduen (burdindegiak eta errotak) adierazle bikaina. Pagoeta parkean dago, Aiako udal barrutian (Gipuzkoan). Gune hau aldatu gabe gorde da denborarekin, eta barnean gordetzen du ehunka urteko tradizio baten bihotza, euskal kultura ezin hobeto agertzen duena.
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH) Oñatin dago, eta bitarteko artxibo historikoa da Gipuzkoan Estatuko administrazio periferikoak sortzen duen dokumentazioarentzat. Artxibo honen kudeaketa Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiari pasatu zion 2018 ekainean. Artxibo honetara ekarri da Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (antzinako Oñatiko Unibertsitatea), duela 75 urte baino gehiagotik Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duena; beraz, bertan notarioen dokumentazioa eta erregistroetako dokumentazioa ere gordetzen eta hedatzen da.
K bulegoa informazio eta laguntza gunea da. Gipuzkoako kultura sektorean lan egiten duten pertsona, talde eta erakundeei bideratua da, bai amateurrei bai profesionalei. Bulegoaren helburua da proiektuen sorreran eta garapenean azaleratzen diren beharrei erantzuna ematea, proiektu horien jasangarritasuna eta sektorearen profesionalizatzea sustatzeko.
1993an inauguratua, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du. Espazio honeta liburutegi bat, erakusteka guneak eta Ganbara eta Erakustaretoa aretoak daude non nazioarteko zein Gipuzkoako artisten lana ezagutzera emiten den.