Aurkezpena

Agorregi XVIII. mendeko monumentu multzo bat da, ur ustiapen mota desberdinen adierazgarri ezin hobea (burdinolak eta errotak). Pagoetako parkean dago, Aiako udalerrian (Gipuzkoa).

Agorregiko multzo hori Pirinioetako Burdinaren Bidean sartuta dago, eta Europako kultura-ibilbidea da 2004tik.

Agorregi

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak 1985. urtean eskuratu zuen Agorregiko multzoa. Urte horretatik aurrera ondarea berreskuratzeko proiektu konplexu bat antolatu genuen, bisitariek gune osoaren funtzionamendua ikusi eta burdina ekoizteko nahiz alea ehotzeko ura nola ustiatzen zen era fidagarri batean interpreta zezaten. Orain arte egindako lanak eskema hidraulikoa berreraikitzea, eraikinak zaharberritzea eta burdinola eta erroten makineriaren instalazioa izan dira batez ere.

Lan hau proiektu bizi gisa pentsatua izan da, esku-hartze berriei irekia. Horien artean daude Europako Batasuneko Rafael programaren barruan egindako azken jarduerak.

Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzua arduratzen da Agorregiko multzoa kudeatzeaz.

logo Pirinioetako Burdinaren Bidean
logo itinerarios culturales