Ekoizpen prozesua

Ekoizteko “beira lehertua/txikitua”ren teknika erabiltzen denean, aldez aurretik hainbat lan egin behar dira, eta horien artean garrantzitsuenetako bat da obran erabiliko diren koloretako beira zati txikiak prestatzea.

Material txiki horiek lortzeko, merkatuan erositako beirak xehetzen eta galbehetzen dituzte. Hiru lodiera desberdineko 45 arteko tonalitate erabiltzen dira, handiena arroz ale baten antzeko tamainakoa eta ia hautsa txikiena.

Prozesua artisauak gauzatu nahi duen irudiaren lerro nagusien diseinuarekin hasten da. Horretarako arkatza erabiltzen du. Jarraitzeko, egindako marrazkia beira batekin estaltzen da, eta lerro nagusi guztien gainean 3 edo 6 mm-ko berunezko tirak jartzen dira, kasuen arabera. Material hori bizkarrez jarri behar da eta berariaz fabrikatzen da lanbide honetako; itsasgarritzat erabiltzen da.

Beira enmarkatu eta itsasgarria berunezko tirek mugatzen dituzten eremu eta esparruen artean zabaldu ondoren, eskuz jartzen dira aldez aurretik lehertu eta txikitu diren beira zati txikiak, artisauak nahi duen eran. Eginkizun horretarako abilezia eta eskarmentu handia behar dira.

Lortutako produktua “finkatu” arte itxaron egin behar da; 15 eta 30 egun bitarte behar izaten dira ingurugiro baldintzen arabera.

Agustín Aguirre dibujando Agustin Aguirreren lanaren hainbat fase.
(Antxon Aguirre Sorondok utzitako argazkiak)

Agustín Aguirre trabajando