Fabrikazio baliabideak

Agustinek 70m2-ko bi solairuko lokala du Ansoainen (Iruñetik gertuko herrixka), eta hor du kokatua bere estudio-lantegia. Lantzen dituen arloak era askotakoak direnez, produkziorako erabiltzen dituen baliabideak era askotakoak izan behar; era askotakoak, eta teknika bakar batean edo bitan espezializatutako artisauek erabiltzen dituztenak baino ugariagoak.

Lokalean beste hainbat tresnaren artean, ondorengoak aurki ditzakegu: zulagailuak, zerrak, potentzia ezberdinetako soldatzaileak, hainbat neurritako mahai batzuk (bat argi eta guzti), prentsak, gas, hauts eta ke erauzgailuak eta baheak. Erabiltzen duen tresna mota eta kopurua oso ugaria da, horietaz gain beiralarienak eta arotzenak ere erabiltzen ditu eta. Tailerrean apal eta kaxa ugari ditu, erabiltzen dituen materialak -beira eta egurra batez ere- txukun gordetzeko moduan.

Obra de Agustín Aguirre