Diziplina anitzeko artisaua

Agustín Aguirre Moreno (Jimena, Jaen, 1958) lehen mailako ikasketak eta lehenengo lanak egin ondoren, 14 urte zituela Iruñera joan zen bere familiarekin. Han hamarkada batean hainbat lanbidetan aritu zen (soldatzaile eta argiketaria izan zen), eta horietan lortu zuen eskarmentu handiak lagundu egin zion ondoren izan zituen lanetan aritzerakoan.

Agustinek gaztarotik erakutsi zuen eskulanetarako zaletasuna. Ikastaro ugari egin ditu, batez ere arte plastikoen inguruan. Monitore lanean hasi zen, Nafarroako herri batzuetan ikastaroak ematen, besteak beste Urrezko Aroa izeneko Elkartearekin (Caja de Ahorros de Navarraren, CAN, menpeko erakundea). Aldi berean, prestakuntzarekin jarraitzeko, espezialitate ikastaroak egin ditu Reusen (tyffany), Segoviako Beiraren Zentro Nazionalean (beirate beruneztatuak) eta Bartzelonako Beiraren Zentroa Fundazioan (beiraren pintura eta grisalla). Gaur egun sormen artistikoa du lanbide.

Espezialitate asko menperatzetik datorkio artisau honi duen berezitasuna, eta Antxon Aguirre Sorondok ederki deskribatzen du Agustín Aguirre  (2003/05/19ko Euskonews nr.) berari buruz ari dela ondorengoa esaten duenean: “aurkitu ditugun artisau polifazetikoenetako bat da; izan ere, arlo asko lantzen ditu, esaterako beira, marketeria, erliebeak argazkietan, metalak bozeltzea, eta beste hainbat jarduera ere egiten ditu, margotu, dekoratu, forjatuak altzari eta eskulturetan eta beira artistikoak, beste hainbat jardueren artean”.

Agustín Aguirre Agustin Aguirre artisaua bere obra baten ondoan.