Algen aprobetxamendua

Gure kostaldean, hondarpeetako edo marea laugunetako ur garbietan, hamar metroko sakoneraino, oso ohikoak dira “Gelidium” motako alga gorriak. Ohikoa da beste espezie ugari ere egotea, intentsitate desberdinarekin. Adierazi behar da kutsadurak oso kaltetzen dituela landare hauek, eta hori dela eta eremu degradatuenetan desagertu egin dira edo hondatu egin dira zeharo.

Era tradizionalak alde batera utzita, garapen teknologikoei esker algetatik ateratako produktuak ustiatzeko era berriak aurkitu dira, eta horren isla argia da espezie zehatz batzuen eskari gero eta handiagoa.

Esanguratsuenetako bat “Gelidium” izenekoa da, gure kostaldean oso ugaria dena. Industria kimikoak hortik lortzen du agar-agar produktua, batez ere elikaigintzan erabilia bai eta laborantza baliabideetan ere, azken erabilera hori murritzagoa bada ere.

Algak jasotzeaAlgak jasotzea Urumea ibaiaren bokalean. Itxasoa, 2. Etor Argitaletxea, 1989.