Eusko jaurlaritzak ezarritako araudiak

XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, Jaurlaritza algen bilketa, ustiapen industriala eta merkaturatzea arautzen saiatu zen. Arreta berezia jarri zuen batik bat itsas hondoan hazten diren algak kontrolatzen, itsasbeheretan ere agerian geratzen ez direnetan, horiek marearen edo beste arrazoi naturalen eraginez askatu ez daitezen. Alga horiek urpekariek biltzen dituzte, edo beste hainbat sistema erabilita.

Azken hamarkadetan alga bilketa mekanizatu egin daAzken hamarkadetan alga bilketa mekanizatu egin da. Etor Argitaletxea, 1989.

Eusko Jaurlaritzak gai honen inguruko eskumena bereganatzeak jarduera espezifikoagoa ekarri zuen. Euskal kostaldeko “gelidium” algarentzat urpeko alga-biltzaileen jarduerak zekarren arriskuaren aurrean alga sistema horren bidez biltzen zen alga kopurua 400 Tm-ra mugatu zuen Jaurlaritzak, eta 1982. urteko kanpainan beste 100 Tm-rekin handitzeko aukera eman zuen. Horretaz gain, algak jasoko zituzten zortzi enpresa eta bakoitzari jasotako alga kopurutik entregatu beharreko zatia ere erabaki zuen. Moztu eta erauztearen ondorioz algak pixkanaka desagertzen ari zirenez, 1983. urtean algak era horretan biltzea debekatu egin zen, baina era tradizionalak mantendu egin ziren.

Egoera hobetu zenean, ondorengo biurtekoan hondoko algak moztea baimendu zen, baina jarduteko eremu geografikoa, kopuruak (400 Tm, eta beste 100 Tm biltzeko aukera emanez) eta iraupena, uztaila eta iraila, mugatuta. 1986. urtean argazo-txartela izenekoa jarri zen indarrean, algak bildu edo erosteko beharrezkoa, eta komertzializazioa arautu zen.

Algak jasotzea Urumea ibaiaren bokaleanAlgak jasotzea Urumea ibaiaren bokalean. Itxasoa, 2. Etor Argitaletxea, 1989.