Jantziak eta horiek komertzializatzea

Gloriak ondo ezagutzen du berak eskuz egiten dituen arropa eta soineko tradizionalak, batez ere XVIII. mendetik gaude garaietarainokoak. Batzuetan, alabaina, enkarguz bestelako jantziak ere egiten ditu. Gizonezko txaleko eta brusak egiten espezialistatzat jotzen dute.

Bezeroen tipologia ere era askotakoa da, badira batzuk ezkontzeko jantzi bereziak eskatzen dituztenak, eta beste batzuk umeentzat eskatzen dituztenak edota herriko jai edo antolakuntza berezietarako nahi dituztenak.

Hasiera batean bere mertzeriako erakusleihoan jartzen zituen ikusgai berak egindako jantziak, bezeroak erakartzeko nonbait. Bere eginbide horretan aurrera egin ahala eskulangintza azoketara joan eta bere arropak saltzen eta bere burua ezagutzera ematen hasi zen. Jarduera komertzial hori nolabait baloratzeko aproposa litzateke aipatzea 2005. urtean hogeita hamar ekitalditan egon zela. Hala ere, bezeroek balizko bezero berriei ahoz aho ematen dien informazioa da bere publizitate biderik aipagarriena.

Euskal jantzien eskaria gure herrian nahiko txikia denez, eskaintza ere ez da handia.

EzkontzaEzkontza. Tolosa 2004. Erdian dauden lau lagunen jantziak Gloria Sukiak egindakoak dira.