Produkzio baliabideak

Gloriak lokal batzuk zeuzkan bere lanerako. Jantziak egiteko erabiltzen duenak hamabi metro koadro inguru ditu eta zertxobait gehiago biltegitzat erabiltzen duenak. Badu, halaber, beste lokal bat erakusgaiak gordetzeko eta bere eskuz egindako jantzi eredugarriak erakusteko.

Jantzigintzako lantegi batean berariazkoak diren tresnetan, besteak beste, honakoak dira aipagarrienak:

  • Alfa josteko makina ia industriala, mende laurden baino gehiago funtzionatzen ari dena.
  • DI/4 lurrunezko lisagailua.
  • Lisatzeko mahaia.
  • Eskuzko prentsa, botoiak forratzeko.

Horrez gain, esekitokiak, armairu apaldunak, saskiak, manikiak eta ispiluak.

Leku nabarmena hartzen dute gizon, emakume eta haurren patroiek, bat 1etik 50erako izari bakoitzeko. Lantegian nonahi barreiatuta, otzarak, guraizeak, titareak eta tamaina guztietako jostorratzak, besteak beste.

Maquina de coser