Gloria Sukia eskulangilea

Gloria Sukia Aizpurua (Deba 1942) jostuna izan da gaztetatik, nahiz eta bokazioz pintura izan bere gustuko lanbide, horretan ere aritu baita beti. Deban mertzeria bat zeukan konponketak egiten espezializatua. Han hasi zen euskal jantziak egiten hogeigarren mendeko laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera. Ohiz bezeroek eskatutako eredu eta oihalekin lan egiten zuen. 1995. urtetik aurrera Zarautzen jarraitu zuen lan horrekin.

Artisau jostun honek azterlana eta liburuen miaketa gehitu dio bere urtetako eskarmentuari, eta makina bat bisita egin du euskal jantziei buruzko museo eta erakusketa espezializatuetara. Euskal jantzigintzarekin zerikusi duen guztia arakatu eta miatzeko kezkaz beterik dago beti.

Gaur egun jarduera honetan profesional moduan lan egiten ez badu ere, jantziak egiten jarraitzen du berezko zaletasunez eta entretenimenduz.

Gloria SukiaGloria Sukia Errenteriako Eskulangintzaren Azokan, 2005.