Materialak eta jantzigintza

Gloriak behar dituen lehengai eta produktu gehigarri guztiak bere inguruko dendetan erosten ditu. Alabaina, eskulangileari oihal eskaintza (kotoia, lihoa eta artileak, baita haria ere) gutxituz doala iruditzen zaio, eta hori bere lanerako eragozpen handitzat jotzen du ohiz bera hornitu izan ohi duten biltegiak ixten ari direlako. Egoera horrela, eta tamaina, kalitate eta koloreei dagokienez eskaria zabala izatean, lehengaien stock handi bat eratu beharra izaten du.

Jantzia egiteko prozesua bezeroak berak nahi duen modelo eta kolorea aukeratzen duen une berean hasten da. Gutxitan gertatzen den bezala, gertatuko balitz bezeroak eskatzen duena eskulangileak bere stockean izatea, berehala erantzuten zaio eskariari. Bestela, aldez aurretik bezeroari neurriak hartu behar zaizkio, eta ondoren patroia egin setazko paperean edo Manila paperean. Behin patroia eginda, oihala mozten du, alozak eta tolesdurak hartzen eta hariz lotu ondoren botoiak jartzen ditu jantziari amaia emateko.

Jantzian aurrean egin ahala, zati bakoitza probatzen du bezeroarekin eta behar diren aldaketa eta doikuntzak egin, lortu nahi den jantzia bukatu arte.

Zaila da jakitea hemendik aurrera ere gure jantzi tradizionalak orain arte egin izan dituen moduan eskuz egiten jarraituko duenik. Euskal jantzi tradizionalaren eskariak, mugatua izanik ere, emango luke eskulangile batzuk ogibide horren bidez bizitzeko beste, baina produkzio industrialak, kalitate txikiagokoa bada ere, bezero gehiago erakartzen du, bere produktuak askoz ere merkeago saltzen direlako.

JostunaJostuna. (Argazkia Javier Carballo).

Gloria SukiaGloria Sukia euskal jantzi tradizionalak egiteko fase desberdinetan.