Datu interesgarri batzuk

Gure adiskide Javier Carballok Jose Angel Kerexeta benteroarekin izan zuen elkarrizketan, datu interesgarri batzuk bildu zituen. Jose Angel Kerexeta Urresti Getarian jaio zen, 1935ean, eta Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiaren bentero lanean aritu zen 1959tik 2000ko urtea arte. Gutxi gorabehera 1959tik 1970 ingurura arte Getariako Kofradiaren bentalekura agertzen ziren erosleen zerrenda eman digu. Horretan, eta besteak beste, honakoak ageri dira: Bravo, Asturiaskoa; Albo, Santoñakoa, Hoya, Santoñakoa; Ibáñez, Santoñakoa; Serrat, Bermeokoa; Santoña, Pasaia eta Getaria; Revuelta, Colindreskoa; Lococo, Castro Urdialeskoa; Buenetxea, Bermeokoa; Zallo, Bermeokoa; Garabilla, Bermeokoa, Campos, Bermeokoa; etab.