Antxoa eta hegaluzea: espezie preziatuenak

Antxoa da, hegaluzearekin batera, Kantauri Itsasoan arrantzatzen den espezie preziatuenetako bat. Kiloan sartzen den antxoa kopurua, neurriaren araberakoa noski, 42 eta 24 bitartekoa izaten da. Normalean, martxotik maiatzera arrantzatzen zuten antxoak 35/42 unitate inguru sartzen zituen kiloan.

Antzina, marearen hasieran arrantzatzen ziren antxoak, ontziko sotoan ordu asko igaro eta makaldu egiten zirenak berak, ez ziren hain estimatuak, eta beraz prezio kaxkarragoa egiten zuten, portura iritsi baino ordu gutxi lehenago arrantzatuek baino, azken hauek freskoago heltzen ziren eta. Geroago ontziak izotz barrak erosten hasi ziren, kaian bertan xehatu, ontziko sotoan sartu, eta arraina fresko mantentzeko. Gaur egun ezkata formako izotza erosten dute, hobea da eta arraina babesteko. Hala ere, erosleak berehala ikusten du arraina makalduta edo fresko dagoen. Kerexetak diosku 1968ko urtean 6 milioi kilo antxoa arrantzatu zituztela.