Aldaketak

Azken hamarraldietako marko eskaera bilakatuz ari da etengabe, eta orain indar handiagoa hartu du markoaren apaindurak arteak baino. Horrekin batera, seriean egindako materialen eskaintza ere areagotu egin da; era eta kalitate guztietako markoak eskaintzen dira, egungo bizimoduarekin bat. Adierazgarria da, berebat, eskaintza hori, hein handi batean, garapen bidean dauden herrialdeetatik datorrela.

Marko egile italiarren eskaintza ere aipagarria da, horiek ondo ezagutzen baitituzte eskatzaileen aldaketa eta nahiak, eta beste jarduera askotan bezala oso ondo menderat zen dituzte nazioarteko transakzioak.

Hala ere, museo eta erakusketek marko tradizionalak eskatzen jarraitzen dituzte; gero kontuan izan behar dira, orobat, batez ere erorketen ondorioz kalteturik konpondu behar direnak.

Denda