Marko egileak

Markoa pinturak eutsi eta babesteko premiari erantzuteko asmatu zen. Denbora igaro ahala, markoak ehunei, mosaikoei, esmalteei, taulei eta bestelako gauzei jartzen hasi ziren.

Bestelako jarduera askotan gertatu den bezala eta honetan ere bestela ezin zitekeen bezala, markoak ere bilakaera bat izan du urteetan zehar. Markoa, bere bilakaera horretan, apainduz joan da era askotako motiboekin, aro bakoitzean agintzen zuten gustu eta joerak nolakoak. Ohiz artisau marko egileak izaten dira lanbide horretan espezialitatea dutenak.

Iraganean eta egunotan ere bai, maisu marko egileek benetako artelanak egin dituzte. Horietako asko ikus daitezke eliza, museo eta beste hainbat eta hainbat leku publiko eta pribatuetan.

Alabaina, artisau marko egilearen lanbidea, iraganean ondo ordaindua bazen ere, arriskuan ikusten da etorkizun hurbilera begira, batez ere bere lanaren arteak estimua galdu duelako. Horren arrazoia gehienbat markoen tipo eta estiloan sartu diren aldaketetan -gaur egun apaindura hutserako joera dago- eta seriean egiten diren markoen konpetentzian datza.