Antonio Corral artisau maisua

Antonio Corral Sanchez-Regalado Madrilen jaio zen 1953. urtean. Ia bi hamarkada dira Bera de Bidasoan (Nafarroa) bizi dela. Lehenago merkataritza kudeaketan aritu zen, eta, jarduera horren ondorioz, etengabe bidaiatzen aritzen zenez eremu geografiko askotako tradiziozko eraikuntzak ezagutzeko aukera izan zuen, eta horrekin batera kontuan hartzeko moduko argazki bilduma osatu zuen.

Orain dela ia hamabost urte eskala txikian egindako tradiziozko eraikuntzen erreprodukzioaren arte-eskulangintzan profesionalki aritzeko erabakia hartu zuen. Erabaki hori hartzeko garaian artearekiko sentsibilitateak lagundu zion, musika eta margotzearekiko zaletasunak zehazki, eta oso baliagarri egin zitzaizkion arkitektura ikasketak egiten ari zela hartu zituen ezagupen teknikoak, batez ere marrazketaren gainekoak, nahiz eta lehenengo ikasturteak eginda ikasketa horiek bertan behera utzi.

Eraikuntzekiko interesak eta gaur egun bizileku duen inguruneak, Nafarroako Baztan aranean bizi da Erronkari aranetik gertu, modeloak egitera bideratu zuten. Gogoan hartu behar da bi aran horietan gure herrialdeko arkitektura tradizionala ongi kontserbatu dela, eta artisau honek interes handiena eragin dioten eraikuntzen modeloak gauzatu ditu, funtsean egurrezkoak eta eraikuntzan ohikoak diren materialak erabilita.

Antonio CorralAntonio Corral, azken urteotan egindako herrialdeko tradiziozko eraikinen modeloen ondoan.