Arriagatarren saga

Sagaren hasiera Enrique Arriaga Lejardi (1904/1986) izan zen, ezen XX. mendearen bigarren hamarkadaren inguruan bere zurgindegian egiten zituen garai hartan etxeetarako eskatzen zituzten altzariak, beste eskulangile batzuen produktuak merkaturatzearekin batera. Alabaina, ez dago jasota kutxarik egiten ote zuen. Ezkontzagina ere izan zen, hau da, beren patuak elkartzen interesatuta egon zitezkeen pertsonak harremanetan jartzen zituen, beharko zituzten altzariak berari erosteko obligazioaz, inolaz ere.

Sendiak emandako argazkiaSendiak emandako argazkia.

Sagako hurrengoa Jose Maria Arriaga Arrinde (1934) izan zen; lehenbiziko euskal kutxa landua lehenagoko bat kopiatuz egin zuen, eta bide horretatik modua izan zuen lan jakin horretan zenbateko posibilitateak zeuzkan ikusteko, eta denbora eta baliabideak eskaini zizkion, gainera, kutxaren sinbologia aztertzeari. Alabaina, ez zuen mamizko aldaketarik sartu, eta tradizioari segitu zion beti. Inguruko baserrietan kutxa asko erosi zituen gainera, eta gero museoei (Bilboko Etnografia Museoari, Donostiako San Telmori edo Bolivarri eskainiari) laga edo saldu zizkien; hala eta guztiz, bilduma bikaina eduki zuen berak. Jatorrizko tradizionalen kopiak saldu zizkien, halaber, erakunde edo bildumagile frantses eta alemanei.

Jose Pablo Arriaga Arrizabalagak (1969) eta honen anaia Henrikek (1982), Jose Mariaren semeek, segida eman diote familiaren tradizioari. Lehenak oinarrizko ikasketak, batxilergoa eta UBI egin zituen, eta hurrena Lanbide Heziketan hasi zen, altzarien diseinu eta fabrikazioaren atalean (1991/1992), ondoren Edinburgoko (Eskozia) Arte Eskolan sartu (1992/1994) eta Arterako Sarrera ikastaro bat egiteko; horretan, Galesko Printzea Fundazioaren beka bat eskuratu zuen. Euskal altzariari buruzko master bat ere egin du. Gizakiaren eta naturaren arteko orekaren bila, bidaiatzeari ekin dio, eskulturan arituz beste kultura eta bizimodu batzuk ezagutzearren. Erakusketa asko egin ditu, eta ugari ditu, halaber, jasotako sariak.

(Argazkia: Yulen Zabaleta).

Anaia Henrike Arriaga Arrizabalagak, oinarrizko eta erdi mailako ikasketak egin ondoren, familiaren tradizioari eutsi dio, besteak beste kutxak eginez horretarako.