Artisau berritzailea

Joakin Jauregi Egilaz (Obanos, Nafarroa 1929) abilezia eta imajinazioaren eredua da. Gaitasun horiei esker “zezenko” gurpildunak egitean aurkitu dituen diseinu eta fabrikazio arazoak guztiak gainditu ahal izan ditu. Artisauaren lantegian ikus daitezke sorkuntzarako duen gaitasun hori islatzen duten obrak, adibidez, zapata armairu bat, edo esekitoki bat elektrizitate edo telefono lineak jartzeko erabiltzen ziren isolagailuz egina.

Alabaina, artisauak hori guztia “biarra”ri (beharra, lana) egozten dio. (Esan gabe doa hitz hori euskalduna dela eta Obanosen, euskara duela mende bat eta gehiago galdu bazen ere, oraindik erabiltzen dela).

Nekazaritza ogibide duelarik, 1990. urtean hasi zen “zezenko” gurpildunak egiten. Horretarako erabiltzen dituen materialak, ia gehienak, hondakinak izaten dira. Harrigarria gertatzen da artisau honek, hasieran, lehendik egina zegoen ereduren bat ez kopiatzea, adibidez, zezenketa eskoletan edo aretoko zezenketarako erabiltzen dituztenak.

Obanoseko artisauak 1.600 “zezenko” gurpildun baino gehiago egin ditu jada. Hiru eredutan egiten ditu zezenko horiek. Aipagarria da lehen laurogeiak bere familiako haurrei edota auzoko haurrei eman izana.

Joakin JauregiJoakin Jauregi berak egindako “zezenko” gurpildunen atzean. Argazkiaren hondoan bizikleta gaineko “zezenko”a (Argazkia Carmelo Urdangarin 09/05).