Bere lanean erabiltzen dituen lanabes eta materialak

Joakin Jauregik familiako etxearen behealdean egiten du lan. Hori garai batean ukuilua izan zen eta gero faisai haztegia; ehun metro koadro ingurukoa da, eta bertan lan egiteko mahai eta apalategi batzuk jarri ditu, apal batzuk gainera zerbeza kaxa zaharrak erabiliz egin ditu. Material eta produktu erdi bukatuak leku zabal batean gordetzen ditu. Artisau honek erabiltzen dituen erremintak arotz eta tapizatzaileek erabiltzen dituzten berdinak dira (lokailuak, zulagailuak, aliketak, mailuak eta bihurkinak, besteak beste).

Bere lanean erabiltzen dituen material asko hondakinak izaten dira, hala nola, egurra eta zintzarria, horiek eraikin zaharrak eraisten dituztenean biltzen baititu. Batzuetan txatartegietan eta garajeetan ere lortzen ditu bizikleta zatiak, bere lanerako premia-premiazkoak, alegia. Larrua eta pieza txikiak hornitzeko, adibidez, azkoinak, ohiz autoak desegiten dituzten lantegietara jotzen du.

Alabaina, batzuetan erosi egin behar izaten ditu, nahiz eta “material erabili”en prezioan izan, bizikleta gurpilak, eskulekuak eta urkilak. Beste horrenbeste egin behar izaten du adarrekin (Salamancan erosten ditu), zintzarriekin eta “oihal iledun”arekin batera.

Joakin JauregiJoakin Jauregi eskulangilea bere lantegian (Argazkia, C.U. 09/05).