Artisau eskultorea

Cesáreo Soule Elizondo (Arizkun, 1948) Iparraldetik etorritako familia batekoa bada ere, bere gurasoak, Bautista (1912) eta Eulalia (1920) Baztanen jaioak dira. Aita, eraikuntzako kontratista lanetan aritu zen, eta hargin ezaguna izan zen bere jarduerarako beharrezko ziren mota horretako elementu guztiak egiten zituelako. Hirurogei urterekin taila artistikoak egiteari ekin zion.

Cesáreo aitaren enpresan hasiko da lanean, eta beranduago ekingo dio harriarekin artisau lanak egiteari. Laurogeiko hamarkadaren lehenengo urteetan familiako enpresa utzi eta bere kontura jarriko da.

Eskultore eta artisau nafarrak bi alde landu beharko ditu, gure herrialdeko beste askok bezala. Alde batetik artistaren zaletasuna “hortik bizitzea oso zaila da” eta bestaldetik, eta neurri handi batean aurrekoaren ondorioz, artisautza lanari lehentasuna emateko premia.

Harria lantzenHarria lantzen.

TresnakCesáreo Soulek erabiltzen dituen tresna nagusiak. (Julen Zabaletaren marrazkia).