Lehengaiak eta erremintak

Bezeroek aukeratzen dute artisauak landuko duen harri mota, hauek eskultorearen aholkuak jarraitzen dituzte orokorrean, eta marmola eta horren atzetik granitoa izaten dira aukeratuenak, batez ere hilerrietarako. Hilarrietan eta armarrietan Lizarra edo Pitillas izeneko harrira jotzen duten gehienek, edo Baztango gorrixkara. Biak ere are-harriak dira, azkenekoa gogorragoa, baian lantzeko errazak. Izena Nafarroan eskuratzen diren tokietatik hartzen dute eta hortxe erosten ditu eskultoreak.

Cesáreo Soulek erabiltzen dituen oinarrizko erremintak: punta-zizela, zizela, “gradina” (punta askoko zizela harriaren arbastatzea errazteko) eta mutxarda edo neurri askotan ildokatutako mailua. Lehenengo hirurak 2tik 20mmra doaz binaka (hamar mota). Gainera, mordoa dira harriaren azken lanketan erabiltzen diren punta-zizel eta zizelen amaierak.

Hilarri bat lantzenCesáreo Soule hilarri bat lantzen 2000ko abendua.

Aurreko mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdi aldera arte, beharrezko erreminta guztiak Erratzuko Bautista Aguerra errementariak egiten zizkion, “Arotz” artisau ezaguna zen, bere tenplea zela eta desgaste handia izan zuelako ezaguna izan zen. “Widiazko puntak” sartzeak aurrerapen garrantzitsua suposatu zuen.

Arizkungo hargin eskultoreak argi dauka jarduera hau burutzeko oinarrizko adela “berezkoa” edo norberaren aldeko jarrera bat izatea. “Berezko” hori pazientzia eta zenbait pertsonak duen berritzeko borondatearekin osatu behar da. Esperientzia da jarduera hau menderatzeko beste ezinbesteko baldintza. Aitaren esana gogoan du: “Bearda heramintxa zorrotza eta pacientzia”.

Hilarriak eta armarriak egiteko produkzio prozedura hasteko marrazkia edo tailatuko diren figurak hautatu behar dira. Ondoren, nahi den harria hautatuk oda. Harria, zerra mekaniko baten bidez, nahi den neurrian moztu eta gero mahai batean ipintzen da, artisauak lana era egokian egin dezan.

Gizona harriaren gainean makurtuta, eta esku batean erreminta eta bestean mailua duela, aurretik lehengaiaren gainera eraman duen marrazkiaren gainean lanari ekingo dio. Lehenengo arbastatzea, et ahori amaitutakoan, nahi diren formak emateko lana hasiko da. Lanaren fase bakoitzean artistak erremintak aldatuko ditu, egin behar duen lanerako egokienak hartuz .

Artisauak bere gain hartu beharreko arriskuetako bat harria haustea izaten da, akatsen bat duelako, edo lanaren eraginez. Horrek galera handia suposatzen du, bai lehengaiaren baloreagatik baia urreratutako lanarengatik.