Artisauaren prestakuntza

Jose Luis Urbieta Urangak (Mendaro, 1947), Billale goitizenez, bere baserriak izen hori baitu, bere herrian egin zituen lehen mailako ikasketak.

Bere anaiekin batera lan eginez ikasi zuen “kaxagina” lanbidea, eskopeten funtsezko piezak egiteko espezialitatea zuena. Etxeko baserrian muntatu zuten lantegian lan egiten zuten Eibarko (Mugika, Arrieta, Laurona), Elgoibarko (Sarriurgarte) eta Elgetako (Zabala) arma fabriketarako piezak eginez. Mendaroko “kaxagin”ek fama eta ospe handia irabazi zuten lantegi honetan, lan hori gehitu diogun eranskinean ikus daitekeenez.

Bere kabuz autonomo gisa eta inguru hartan hainbat enpresatan bere ofizioan lan egin ondoren, Elgoibarko Kemen enpresak kontratatu zuen, eta gaur egun horretan jarraitzen du espezialista gisa eskopetentzat “neurri”ra kulatak egiten, ia beti oso garestiak oso bereziak izan ohi direlako.

Jose Luis Urbieta