Gauza apaingarrien egileak

Gizakiak bere historia osoan zehar erabili ohi du bere inguruan aurkitzen duena bere beharrizanak betetzeko, eta zura xede horretarako gehien erabili izan den materiala da.

Lehengai hori, egurra edo zura, alegia, lantzeko erraza da (moztu, zulatu, landu, moldatu, eta abar). Erabilgarritasun handia du, beraz, jarduera asko eta askotarako, hala nola, energia iturri gisa erabiltzeko, edozein motatako txabolak egiteko, etxeak eraikitzeko edota eguneroko bizitzan premiazkoak zaizkigun gauzak egiteko.

Artisautza tradizionalaren barruan gertatzen ari diren aldaketa handienetako bat apainketarako erabiltzen diren produktuen gehikuntza da, ia beti gauza baliagarrien kalterako. Eta zura da apainketa produktu horiek egiteko gehien erabiltzen den materiala.

Testuinguru horretan aipamen berezia merezi dute Jose Luis Urbietak egiten dituen gauzak. Horien ezaugarritzat jo daiteke beren tamaina handia. Ia beti, denborak edo ekaitzak eraitsitako egurrak erabiltzen ditu da, basoetan biltzen dituenak.