Artisautza berritzailea

Historian zehar gizakiak bere bizimoduko premiak asetzeko erabili izan dituen materialen artean, zura da gehien erabili izan duena. Horren adibide garbi dira mendian langile ibiltzen zirenak, lanerako zein etxerako egurgintzan iaioak, baliabide gutxi eskura izan, baina benetan trebeak zirenak.

Antxon Aguirre Sorondok (Euskonews, 2003/02/28ko 201. Zenb.) egurraren erabilgarritasunarengatik dela esaten du, beste material batzuekin alderatzen errazagoa baita, gainera pisuz arinago eta, azken finean, merkeago.

Sukalderako edota apaingarri gisa erabiltzeko tresnak egurra landuz egingo dituzten artisauak egun topatzea gero eta zailagoa bada ere, badira oraindik ere jardunean jarraitzen duten zahar-gazte batzuk, baina lanbide horretan jarduteko ordezkorik gabe.

Artisau horietako bat dugu Felix Barcina, Burgoskoa jaiotzez, baina Arrasateko aspaldiko bizilagun, eskuz lantzen dituen produktuen kalitatearengatik oso ezaguna.