Beiraren putz-egileak

Gizakiak, naturak eskaintzen dituen beiraztapen kontaezinak imitatu nahian, horiek lortzeko hainbat teknologia garatu ditu historian zehar. Teknologia horien artean beira putz eginez moldatzeko aukera asmatzeak  –ziurrenik ere Siriako Sidon edo Egipton K.a. 30. urtean–   iraultza ekarri zuen, substantzia horrek era guztietako gauzak egiteko aukera ematen zuelako. Horrela egindako objektuek konpetentzia egiten zieten garai hartan etxea apaintzeko eta beste erabileratarako egiten ziren zeramikazko eta metalezko ekoizpenei.

Beira lortzen da hainbat produktu beiraztagarri oinarrizkoak (silizea eta alumina), egonkortzaileak (kaltzioa) eta bateragarriak (sodio oxidoa edo potasa)  fusionatu eta ondoren solido bihurtuz. Gai horien arteko proportzioak hauek dira: lehenengotik %69tik %75era, bigarrengotik %11tik %16ra eta hirugarrenetik gainerako  %10etik %15era.

Nahaskiak maisu artisauak baleko irizten duen fusio maila lortzen duenean, labeko arragoan altzairuzko tutu erregogor bat sartzen du (deformazioak ekiditeko), tutu hori putz egiteko tutua izenez ezagutzen da, eta ertz batean masa zati bat eransten da. Maisuak tutuaren beste aldetik putz eginez burbuila bat lortzen du, eta  nahi adina puztuko du. Era berean, grabitatearen indarra erabiliz, nahi duen forma emango dio (luzatu, zanpatu) eta hainbat tresnaren laguntzarekin eta arin-arin mugituz nahi duen formako pieza sortuko du.

Beirari putz egiteko teknikak ez du aurrerapen handiegirik izan denboraren poderioz, gaur egun ere duela hainbat mende egiten zen antzera egiten da. Aldaketa bakarretako bat da garai batean egurra eta ikatza (meategikoa eta begetala) erabiltzen zirela erregai gisara, eta gaur egun fuel-oila, gasa eta elektrizitatea.

El vidrio

Sopladores de vidrio Beiraren putz-egileak, La Voz de España-n 1973ko abenduaren 5ean argitaratutako argazkia.
Ez du adierazten non hartua den (Kutxaren Fototeka)