Produkzioa eta hori lantzeko baliabideak

Beira putz eginez pultsuan edo airean landuz lortutako produktuak kalitate handikoak dira, baina era berean, oso produkzio murritza dute, eta beraz, prezioa asko igotzen da.

Artisau honek tradizioko materialak eta teknikak erabiliz jarraitzen du (labeetako erregaia izan ezik) pieza bakunak egiten ditu enkargupean, eta askotan, artista-lan izateko kategoriara ere iristen dira. Zenbaitetan serieak ere egiten ditu, baina pieza bakoitzak bere ezaugarri propioak mantentzen ditu, eta ez dira bi erabat berdinak ateratzen, serieko produkzioan gertatzen den bezala. Maizenik lanparentzako tulipak, kopak, botilak, ardoa dekantatzeko ontziak, platerak eta lurrinentzako ontziak egiten ditu. Erabiltzen duen marka komertziala “Argia badago” da.

Sopladores de vidrio Escultura dedicada al soplador de vidrio en Leioa. (Cedida por Pedro Urresti)

Enkarguak, zuzenean, artisauari egiten zaizkio, eta gehienetan, oparitarako edo apaingarri gisara erabiltzen dira, edo lanparak berritzeko ere bai. Harreman handia mantentzen du arkitekto eta dekoratzaileekin. Eta, sortzen dituen produktuak  eskatuko dituen jendearen aurrean bere burua ezagutzera emateko artisau azokak erabiltzen ditu.

Pieza guztiak sinatuak daude beroan jarritako zigilu batez edo grabatuta.

1966an Irunen jarri zuen tailerra eta 1998an Hondarribira eraman zuen, eta han hasi zen beira putz eginez lantzen. 2005ean berriro Irunera itzuli zen. Gaur egun, 80 bat metro karratuko eraikin bat du, sabai altukoa. Horri 20 metroko solairuarte bat erantsi behar zaio, erakusketetarako erabiltzen duena.

Produkziorako erabiltzen dituen baliabideen artean, hauek azpimarratu behar dira:

  • Putzu erako fusio labea, erregaia propanoa duena.
  • Berregosteko labe elektrikoa.
  • Burdinazko mahaia, marmol izenarekin ezaguna, lehen material honekin egina izango zelako edo.
  • Lanerako aulkia, eserlekua eta angarila izeneko bi beso zeharkako dituena.
  • Putz egiteko tutuak, bi eratakoak (putz egitekoak eta puntero edo puntil izenekoa) alde batean ahoa jartzeko eta bestean zabalago amaitzen dena. Luzera 120 eta 180 zentimetro artean egoten da, egingo den lana nolakoa. Antzinakoek heldulekuan egurrezko euskarri bat izaten zuten.
  • Artisauak berak egindako lan-tresnak, besteak beste: beiragilearen pintzak (luzatzeko, deformatu eta ixteko). Gainera, aipatu behar dira koratzeko, irekitzeko eta mozteko guraizeak.
  • Zabaldu eta ixteko burdinak.
  • Moldeak, maiotxak izenekoak, pago egurrez eta burdinurtuan eginak.

Deigarria da artisauak egiten duen lan berezi bat: zazpi egunkari orrirekin eta uretan busti ondoren eskuzorro gisara jantzi eta beira berotua hartzeko erabiltzen du.