Produktuak eta horiek sartzeko baliabideak

Artista hauek beirazko edozein produktu hutsekin lan egiten dute, eta oro har egunero erabiltzeko produktuak edo apaingarriak sortzen dituzte. Produktu aukera zabala da oso. Besteak beste, aipatzekoak dira edalontziak, kopak, botilak, azpilak, lanparak eta lorontziak.

Ana Yabar artisauak 40 m² inguruko tailerra du baserri baten behealdean, Bilboko Buia auzoan. Tailerrak bi zati ditu, lanerako behar dituen mahaiz eta beste hainbat elementuz egoki hornituak.

Produkziorako baliabide nagusiak ondorengoak dira:

  • Hondar-zurrustaren instalazioa, beiraz egindako objektuak arpatzeko.
  • Diamantezko gurpildun tornua eta esmerila, tailatzeko eta beira mozteko.
  • Kortxozko gurpilak dituen leuntzeko makina eta apar-harria ebaketak lantzeko.
  • Labeak, koloreak beiraztatzeko.
  • Diamantezko punta duen grabagailua beiran irudiak lantzeko (motiboak, inskripzioak, apaingarriak).

Aipatu behar da aurreko guztiaz gain artisau batek lanerako behar dituen beste elementu batzuk ere badituela tailerrean, harraska eta apalak esaterako.

Utiles de tallado