Artisaua / artista

Ana Yabar Fernández (Traspaderne, Burgos 1960) Lehen eta Bigarren Mailako ikasketak bukatuta irakasle-ikasketak egin zituen (1980-1985). Haurtzaroaz geroztik erakutsi zuen marrazkiak eta eskulanak egiteko zaletasuna. Aspalditik da irakurle amorratua, eta edozein gairen inguruan irakurtzen badu ere, bereziki bere espezialitatearen inguruko obrak ditu gustuko.

Kristala lantzen 1983. urtean hasi zen Antonio Gómezekin horrek Santutxun (Bilbo) zuen tailerrean, eta segur aski garai horretan piztuko zitzaion bokazioa.

Maisua 1987. urtean jubilatu eta tailerreko tresneria guztia oparitu zion, nahikoa tresneria zaharra, baina “lana oso ongi egiten zuen”, eta horri esker bere estudioa abian jartzeko hasieran egin behar izan zuen inbertsioa txikiagoa izan zen. Gasteiza joan zen ondoren, eta tailer eta denda bat ireki zituen. Han sei urte eman zituen.

Vidrio tallado

1992. urtean Arabako Foru Aldundiak beka eman zion beira puztu, koloreztatu eta arpatzeko tekniken inguruan ikertzeko. Horri esker, teknika horietan espezializatu zen. Formazioa osatzeko jarduera honetan familia tradizio luzea zuen tailagile batekin aritu zen, hain zuzen ere Luis Arias aitarekin. Horrez gain, ikastaroak egin ditu Vistosirekin San Ildefonso de la Granja Errege-Tokian.

1980an tailerra muntatu zuen Bilbon. Gaur egun Buia auzoan dihardu lanean, eta egiten dituen produktuak saltzeko denda bat du Bilboko Zazpikaleetan.

Ana Yabarrek hainbat lehenengo sari lortu ditu: “Blas Arratibel” Artisautza Lehiaketan 1989, 1990 eta 1991 urteetan, eta Nafarroako Foru Aldundiaren Industria Saileko Akzesita Eskulangintzaren diseinuan, besteak beste. Hainbat eta hainbat erakusketa eta azoketan ere parte hartzen du.

Artisau-artista gehienek ez bezala, Ana Yabarrek berak sortutako lan guztiak sinatzen ditu.

Luis Arias Luis Arias maisua zisne bat egiten beira puzteko teknika erabiliz. 1995.

Ana Yabar Ana Yabar pieza bat Espainiako zuriaz markatzen, Vitoria-Gasteizen izan zuen lehenengo tailerrean. 1990.