Beste eginbeharrak

Helmugako geltokira iristen zirenean, galgariek, makinistaren esanetara, trenak lotu eta askatzen laguntzen zuten, baita tren-makina trenbidez aldatu eta trenaren bestaldean jartzen ere. Horrez gain, tren-makinarako behar zen ikatza ere kargatzen zuten: ikatza palekin hartu eta saskietan zamatu ondoren, saski horiek bizkar gainean eramaten zituzten; baita ere, ura eta hondarra kargatzen laguntzen zuten.