Bigantxen lekualdatzea oinez

Nafarroako zezenekin gertatzen zen bezalaxe, Euskal Herrian ere ohikoa izan da larrabeixak edo enbolatuak hazten ziren tokietatik, animaliak behizain adituekin batera festak edo zezenketak ospatu behar ziren herrietaraino joatea.

Joan-etorria, ahal bazen behintzat, egun berean egiten zen. Goizean goiz ateratzen ziren eta ilunabarrean itzultzen ziren udan, edo Inauterietan, gaua ondo sartuta zegoenean.

Deba-Itziarreko Artetxe edo Sacako Markesaren ganadutegiaren kasuan, azienda besteak beste Tolosara, Azpeitira, Soraluzera, Hondarribiara edo Mutrikura eramateko, bidea oinez egiten zuten. 1940ko hamarkadatik aurrera, joan-etorriak kamioietan egiten hasi ziren, eta bi kasuetan Arriola auzotik ekiten zioten bideari.