Bukatu ezinezko bidaiak

Aurreko mendeko 50eko hamarkadan, enpresa bati edo gehiagori egindako salmenten gaineko komisioa kobratuz lan egiten zuten merkataritza bidaiariek, gordeta edukitzen zuten Espainiako gune edo herrialde jakin bat, nahiz eta zenbaitetan estatu osoa hartu. Lehenengo egiteko “muestrarioa” lortzea izaten zen, batez ere berrikuntzak, prezioak eta salmentarako baldintzak. Hori guztiarekin tamaina ezberdineko maleta, baina gehienetan pisu handikoa betetzen zuten. “Etxe askoren” izenean aritzen zirenean beti bezero berdinak mantentzen saiatzen ziren.

Muestrarioak” zituen maletaz gain bidaiariak, gutxienez beste maleta bat eramaten zuen, eta gehienetan beste bi, bere bidai luzean beharko zituen arropak eta tresnak eramateko. José Martinez Rabanalek (1921) lanbide hau izan zuen 40 urtez, eta nostalgiarekin gogoratzen du: “Esku bakoitzean maleta bana eramaten genuen eta beste bana besape bakoitzean”.

Trenez edo autobusez ibiltzen ziren, ahal bazen gauez, “hurrengo egunean lana egin ahal izateko”, eta egunez bidaiatzen bazuten, beste bidaiari batzuekin biltzen saiatzen ziren, desplazamenduek eskatzen zituzten ordu luzeak arintzeko. Gehienetan linea ezberdinak hartu behar izaten zituzten helmugetara iristeko. Irudikatu egin behar da Gipuzkoako edozein txokotatik Galiziara edo Levantera joateak zer suposatuko zuen, edo latzago oraindik, Andaluziara, eta ez hiriburuetara soilik, baita herri nagusietara ere. Profesional hauek ohikoak ziren garraiobideetan, eta hori gainerako bidaiariek ere nabaritzen zuten, eta gehienetan solasaldi adiskidetsuak izaten zituzten.

Bidaien iraupenak oso desberdinak ziren ”norberaren ibilbidearen araberakoa”. Oso ohikoa zen hiru edo lau hilabetekoa izatea, baian zenbaitetan, batez ere kataluniarren artean, urtean behin baino ez ziren etxera itzultzen, Gabonetan.

Autoa izatea, aurreko mendeko 60ko hamarkada aurrera zihoala, desplazamenduetarako oinarrizko hobekuntza izan zen. Hasera batean Renault 4 eta Seat 600 autoak izan ziren eskuragarrienak. Baina, arazoak ere sortu ziren, izan ere gidatzen ikasi behar izan baitzuten, eta adineko zenbait bidaiarik ez zuen lortu, gainera bidaiak nabarmenki garestitu ziren. Horrezaz gain, garai hartako bideetan, elurrak eta ekaitzek bidaia epopeiaren antzeko zerbait ere bihurtzen zuten.

Merkataritza bidaiari batek 50/60.000 km inguru egiten zituen urtean, gutxienez, eta garai hartako autoek ez zuten lau urte baino gehiago irauten.

Bidaiariak1962ko merkataritza bidaiariak.