Eskabideak lortzea. Lan neketsu hori

Merkataritza bidaiariek, logela telefonoz gordetzen zuten, horientzat bereziki prestatuak zeuden ostatu eta hoteletan. Hamaikatxo ziren garai hartan “merkataritza ostatuak” deitutakoak. Muestrario pisutsuak eramaten zituztenean, nahiago izaten zituzten horiek garraiatuko zituzten morroiak zituen ostatua. Zenbaitetan morroi horiexek eramaten zituzten zamak komertzio eta biltegi txikietaraino.

Lan eguna amaitzean ohikoa zen bidaiari taldea biltzea solasaldirako edo mahaiko jokoekin denbora pasatzeko. Ostatua hartu ondoren , erakusketetarako maleta eskuan zutela, oinez joaten ziren komertzioetaraino. Horietan “fijoak” baziren, aurretik txartel bat bidalita bisita iragartzen zitzaien, eta askotan, harreman estuak sortzen ziren, baina apaltasuna erakutsi behar izaten zuten.

Bidaiarien artean esku artean duten eskaintzaren onurak adierazten benetan trebeak izan direnak badira. Eskabidea lortzen zutenean, ez zuten sinatzen, arrazoi fiskalak zirela eta, ordezkatzen zituzten enpresatara bidaltzen zituzten postaz. Enpresa horiek merkantziak trenez bidaltzen zituzten, gehienetan “atariraino”.

eibartarrekArgazkian ikusten da 1922ko irailaren 3an eibartarrek “Espainiako iparraldeko bidaiari eta ordezkariei” egindako harrera. Garai hartako prentsaren arabera “Alkateak, Villabella jaunak, herriaren eta honen ordezkarien nahiarekin bat eginez, erabaki du igandean eraikuntza publiko guztiak apainduta agertzea, eta udal banda distiratsuak eskurtsiogileei egingo zaien harreran eta horien ohorez egingo diren jardueretan parte hartzea”. Era berean herritarrei dei egin zien, balkoi eta leihoetan apaingarriak jar daitezen, herriak egun garrantzitsuetako itxura izan dezan.
Bisitari gehienak Bilboko lehenengo trenean iritsi ziren, goizeko 8:00etan “eta herriko agintariek, bizilagunek eta udal bandak harrera beroa egin zien”. Horien ohorez pilota partidak jokatu ziren Astelenan, antzoki-aretoan oturuntza izan zen eta Alfonso XIII plazan dantzaldia ospatu zuten. A las seis y media de la tarde, tras una kalegira a la estación, se produjo la despedida iniciando los excursionistas el regreso a sus lugares de origen.
Argazkia Ojanguren Fondoa. Eibarko Udal Artxiboa.

Eginkizunen artean garrantzitsuenetakoa bezero poltsa handitzea zen. Horretarako, beste merkataritza bidaiariek adierazitako merkatal etxe berrietara jotzen zuten, nahiz eta horiekin ez lehiatzen saiatu, edo telefono zenbakien liburu berrira jotzen zuten helbide berriak ikusteko, edo kaletik sumatzen zituzten dendetara jotzen zuten. Zenbaitetan herri garrantzitsuetako biztanle batzuekin – azpiajente izenez ere ezagunak izan ziren–, akordioak egiten zituzten, eta lortutako eskabideen komisioak banatzen zituzten. Ez zen hain atsegina zordunen zorrak kobratzea, horien zorren zati bat askotan bere gain hartu behar izaten baitzuten.

Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadatik aurrera, jubilatzean, merkataritza bidaiariak, apurka-apurka ajente edo ordezkariekin ordezten hasi ziren. Ordezkari mota hau lehen ere egon arren oso urria zen, eta lan bera egiten zuten baina eremu askoz txikiagoan, normalean lurraldean edo herrialdean, eta laneguna bukatzean etxera itzultzeko aukera izaten zuten. Eboluzio hori, gazteek lanbide horrekiko erakusten zuten interes eskasak eta bidaien kostuen igoerak bultzatuta etorri zen.

Jarduera eremua mugatzeak negozioaren bolumena, eta beraz, komisioak urritzea zekarren, eta hori ekiditeko, ordeztutako enpresa kopurua igo egin zen ( kartera anitza, edo multikartera deitua).

Hotel ComercioComercio hotel ezaguna, Eibarko geltokiko kalean, XX mendearen hasieran.(Castrillo Ortuoste Fondoa. Eibarko Udal Artxiboa).