Buztingile maistra

Otarre edo saskiak, landare-materia malgu zenbait gurutzatuz egindako ontziak direla ulerturik, antzina-antzinatik erabili ditu gizakiak, era guztietako produktuak eta gauzak kontserbatzeko eta garraiatzeko. Eta, ezin bestela izan, garaian garaiko beharretara egokitzen joan dira. Alabaina, azken hamarkadotan zehar zeharo aldatu dira horrelakoak fabrikatzeko erabiltzen diren lehengaiak, eta galdua da jada ontzi horien eskulangintza.

Saski tradizional mota guztien artean, besteak beste gaztainazko zumitzak gurutzatuz eginak eta lehengai gisa zumea erabiltzen dutenak nabarmentzen dira, eta azken hauei dagokienez esan behar da ia-ia desagertu direla horrelakoak egiten espezializatutako eskulangileak. Zuhamuxka honek iraganean izandako garrantziaren adierazlea dugu Zumarraga edo Zumaia herrien izenen sorburua beharbada zume ugaritasuna izatea; gauza bera gertatzen da, izan ere, beste kasu askotan ere, Debako "Zumardia" deituan esaterako.

Zumearen eskulangintzak gure herrialdean izan duen bilakaerak atzeranzko bidea egin badu ere, oraindik Laureano Paniagua Coello geratzen zaigu, zuhamuxka honekin lotutako tekniken gainean ezaguera handikoa bera eta eskarmentu zabalekoa halaber, jarduera honetan aditutako eskulangile familia bateko hirugarren belaunaldikoa.