Erlauntzak prestatzea

Bigarren kasuan, abaraska artifizialak prestatu behar dira. Udaberrian, erlezainak garbitu egiten ditu abaraska zaharrak, eta hurrengo kanpainarako prestatzen. Horretarako, presio-eltze handi batean sartzen ditu, argizari zaharra urtu eta, gainera, pilatutako hondar guztiak desegiteko. Laukiak garbitu ondoren, plakak argizari birjinaz estaltzen dira; argizari hau alanbre batzuetan itsasten da, beroa erabiliz.

Abaraska berri hauetan biziko dira erleak hurrengo denboraldian.

Abaraskak prestatzenAbaraskak prestatzen. (Argazkia: Javier Carballo).