Produkzio baliabideak

Eskulangileak lantegi bat dauka Larraulen, 100 m2 inguruko bat, etxabe batean, eta 200 bat metro koadroko beste bat herri bereko Añezabal-aundi baserrian. Lehenean apalak, mahaia eta produktu amaituak ikusiko ditugu, eta produkzio baliabideak orokorrean, zurarekin eta pinturekin batera. Baserrian ere baditu produkziorako tresnak, baina batez ere zura du bertan.

Karlos Irazuk inguruko basoetan barrena dabilenean inguratzen du lanerako behar duen zura, batez ere sustraiak eta adarrak, ahal delarik gaztainarenak. Produktu batzuk egiteko, derrigorra badu zerrategietan erosten du zura. Lanabesak ere merkatuan erosten ditu, behar dituen tintak eta bestelakoak bezalaxe.