Eskulturaren eta zuraren artea

Zura garaian garaiko gizakiaren beharrak asetzeko ondasun edo produktu bihurtzeko teknikak eta lanabesak belaunaldiz belaunaldi igaro dira historian zehar, betiere ahalegin txikienari probetxurik handiena ateratzeko hobekuntza etengabez.

Baina lan prozesuez gain, egindako objektuen erabilera ere bilakaera handia izaten ari da. Gero eta gehiago dira apaindurarako direnak, benetan erabilgarritasun bat izatea bilatzen dutenen kaltean.

Esanaren adibide ona dugu Karlos Irazu eskultore eta eskulangilearen lana. Honek, zura lantzeko arteak ongi asko menderatzen dituela, denborak edo ekaitzek botatako zuhaitzak ateratzen ditu basoetatik, eta ondoren apaingarri bihurtzen ditu, edo estimu berezia lortzen duten eskulturak egin bestela, lehengai hori erabiliz.