Eskertxarraren istorioa

Orokorrean ibai guztiek, baina bereziki Deba ibaiak eta bere ibaiadarrek, inguruko herritarrentzat funtzio asko bete izan diztuzte. Izan ere, elikadura iturri izan dira, eskualdearen industrializazioan funtsezko papera jokatu dute (lehenbizi burdinolak mugitzen eta geroago energia elektrikoa sortzen), ibai-bokalean nabigazioa ahalbidetu dute, eta horrez gain gizakiek sortutako hondakin asko jaso eta garraiatu dute.

Hala eta guztiz ere, duela hiru hamarkadatik aurrera, ibaiertzeko biztanleek bizkarra eman diote ibaiari, gutxitan begiratzen diote, eta egiten dutenean aurpegi txarra jartzen diote. Izan ere, gure hondakin guztiak jaso dituen estolda bihurtu da, Euskal Herriko ibai zikinena eta kutsatuena. Testuinguru hori kontuan hartuta, ez da harritzekoa tarte batzuetan lurperatzea, horrela bere bidea aprobetxatu eta bide batez begien bistatik ezkutatzeko.

Eskertxarraren adibide garbia da.

Oso egoera larrira iritsi gara, eta badirudi etorkizunean ez dela hobetuko, behintzat era nabarmenean. Izan ere, ez da inolako neurri zuzentzailerik hartu eta gizarteak ere erabateko axolagabetasuna erakusten du Euskal Herriko ingurugiro-arazo larrienetako baten aurrean.