Eskualdeko egurgileak

Lehen aipatu ditugun nafar egurgileengandik bereizteko, egurgile hauek etxetik gertuago egiten zuten lan, baita baldintza hobeagoetan ere, nahiz eta garai hartako industria lanekin konparatuz, oraindik ere oso baldintza gogorrak ziren. Askotan, aldi berean ikazkin gisa ere lan egiten zuten, nahiz eta egurgilearen lana nagusia izan.

Denek ez zuten era berean lan egiten. Batzuetan, koadrilak basoko jabearekin hitzartzen zuen zenbat zuhaitz bota (pagoak, haritzak, pinuak edo arteak) eta garraiatu behar zituzten bide jakin batera, eta m3—ko edo ohol metro bakoitzeko prezioa zehazten zen. Beste lan sistema bat eskuratutako egurraren truke diru gutxiago jasotzea zen, baina aldi berean mantenduak izatea. Beste batzuetan, egurgileek aldez aurretik zehaztutako soldata baten truke lan egiteko konpromisoa hartzen zuten.

Kasu guztietan, lanaldia egunsentian hasten zen, eta arratsalde bukaeran amaitzen zen, “eguargiak irauten zuen bitartean egiten baitzen lan”. Batzuetan, lantokia edo mozte-lekua baserri batetik gertu bazegoen, zapaixan egiten zuten lo, nahiz eta gehienetan mendiko txaboletan egiten zuten lo, batzuetan beraiek eraiki behar izaten zituztenak.

Gehienetan honakoa jaten zuten: babarrun beltzak, urdaia, ogia (oso gogorra izaten zena) eta ardoa. 1950eko hamarkada bukaeran, babarrun gorriak eta baratxuri zopa ere jaten zuten. Gehienetan egurgile batek prestatzen zituen beste lankideentzako otorduak.

Egurra almadietan garraiatzen zenEgurra almadietan garraiatzen zen, nahiz eta pagoak oso” pisutusuak” izan. Gaur egun, almadia bidezko garraioa kirol-erakustaldi bihurtu da (Julian Azkuek egindako argazkia).

Adarrak eta sustraiak mozteko nahiz enborra berdindu eta zuhaitza moztu baino lehen egiten ziren prestaketa-lanak egiteko, lau kiloko aizkorak (napar aizkorak) eta bi kiloko aizkorak erabiltzen ziren batez ere. Enborra mozteko, berriz, zerra-makinak erabiltzen ziren.

Martin Agirre 1915ean jaio zen Itziarren (Andutzenen). Hamar seme-alabetatik bederatzigarrena zen, eta hamabost urte zituela hasi zen mendiko lanetan. Gogoan du lan-baldintzak oso gogorrak zirela, batez ere eguraldia eta klima oso gogorrak baitziren. Hala eta guztiz ere ez zuen industrian lan egiten hasi nahi izan, nahiz eta 1950eko hamarkada bukaera arte aukera asko izan zituen, egurgile eskaria nabamen jaitsi baino lehen.