Eskulangintzatik eskulturara

Beste noizbait ere esana dugun moduan, ezinezkoa da zehaztea non dagoen eskulangileak eta artistak bereizten dituen lerro lausoa, hau da, batzuk amaitzen eta besteak hasten diren tokia. Normalean, ulertu ohi dugu lehenek inguruan dauzkaten materialak eraldatzen dituztela, oso izaera pertsonaleko hainbat ondasun eginez eguneroko erabilerara begira edo apaingarri huts gisa, eta bigarrenek, berriz, gizarteak artelantzat dituen izaera estetikoko objektuak egiten dituztela.

Azaldutakoa horrela izanik ere, Arturo Andrare Arias-en kasua (Allariz, 1956) argia da eta, neurri handi batean, eredua, hainbat urtetan eskulangintzan aritutako langile kualifikatua izanik artista handitzat hartua izan baita gero, bere zenbait obra nazioarteko proiekzioa lortzen hasi delarik gainera.

Aipatutako eskarmentu horrekin batera, bere sormenari forma emateko unean –batez ere brontzezko eskultura figuratiboak egiten ditu– prozedura espezifikoak erabiltzen ditu, lan handiko urte askoren eta mota askotako teknikak sakon ezagutuz iritsi baita horietara.