Etxeko lixiba

Lixiba lortzeko usadiozko prozeduran egur errautsaren alkalia erabiltzen zen. Prozedura hori, batez ere mendi aldean, 1950ko hamarkada arte mantendu zen, eta beti emakumeei bakarrik zegokien lana izan zen.

Lehenbizi upel bat jartzen zen harri biribil eta zapal baten gainean. Harriak 60 eta 80 cm bitarteko diametroa izan behar zuen, eta perimetro osoan ertza. Azkenik, likidoak handik irteteko isurbide bat ere izan behar zuen. Upel barnean garbitu beharreko arropa sartzen zen, geruzetan kokatuta: gehien zuritu behar zen arropa upel hondoan jartzen zen, eta gainontzekoa gaineko geruzetan. Gero, geruzen gainean oihal, zaku edo arpillera zuri bat jartzen zen, eta horren gainean errautsa, ondo xehatuta eta horrez gain gatz mineral eta erramu hosto ugari jartzen ziren (azkena arropari usain ona emateko). Kostaldeko leku batzuetan alga errautsak ere erabiltzen ziren.

Gero, zink galvanizatuzko pertza batekin (iraganean kobrezkoa zen), ur bero-beroa isurtzen zen upel barrura, eta horrela gatz mineralak disolbatzen ziren, batez ere potasio karbonatoa. Horri esker lortzen zen lixiba, kolore horixkakoa. Likidoa arropa busti eta azpiko aldetik irten, harri lauza gainetik pasa eta isurbidetik irtetean, soberako lixiba hori ontzi batean jasotzen zen. Eragiketa hori hainbat aldiz errepikatzen zen. Lixiba hori etxeko beste garbiketa lanetarako erabiltzen zen.

Arropa garbia, batez ere zuria, belar gainean zabaltzen zen, eguzkipean zuzenean lehortzean zuriagoa gera zedin.

Baserri bakoitzean bizi zen jende kopuruaren arabera, lixiba gehiago edo gutxiagotan egiten zen.

LixibaLixiba. (Julen Zabaletak egindako marrazkia).