Garai modernoak

XX. mende hasieran, pertsona gutxi batzuek lan guztiak egiten hasi ziren, eta gatza eskuratzeko prozesuan aldaketa nabarmenak egin zituzten. Horri esker, 1907an, bost langilek 700 tona gatz eskuratu zituzten, eta 1950ean, hiru txandatan lan egiten zuten 18 langilek 3.000 tona gatz eskuratu zituzten. Gatza eskuratzeko, egurraren ordez ikatza erabiltzen hasi ziren, eta urtero 1.500 kilo ikatz erabiltzen zen.

Horrez gain, 1920an, ur-ponpa (putzutik ura ateratzeko erabiltzen zena), irabiagailua eta gatz-errota elektrifikatu ziren. 1950ean, eraikin industrial bat eraiki zen. Bertan bi galdara handi zeuden, ura lurrundu arte irakiteko. Horrela eskuratutako gatza sabaitik zintzilikatzen ziren saskietan jartzen zen, xukatzen. Ondoren Leniz markapean saltzen zen gatz hori, eta esan beharra dago eskari handia zuela eta estimu handia zitzaiola.

Hala eta guztiz ere, gatza ekoizteko kostuak garai hartako sistemen bidezkoak baino garestiagoak zirenez, 1954ean lantegia itxi egin zen, 600 urteko gatzagintza usadioa etenez.

Gaur egun, Leintz-Gatzagako udala instalazio haiek zaharberritzen ari da. Izan ere, Euskal Herriko ondare historiko garrantzitsua da, eta gure herriko beste erakundeentzat eredu izan beharko litzateke jokaera hori.

Leintz-Gatzagako gatz-lantegiaLeintz-Gatzagako gatz-lantegi zaharraren itxura.