Leintz-Gatzagako gatzaga

Leintz-Gatzagan gatza uretatik ateratzen zen. Gatz disolbatu portzentaia handia zuen iturburu batetik hartzen zuten ura, Dorleta inguruan igarotzen zen ubide baten ondoan zegoena. Gatzaga horien lehen erreferentziak 1331koak dira. Urte hartan eraiki zen Leintz-Gatzagako herria, eta gatzaga bera izan zen herria eraikitzeko funtsezko arrazoietako bat.

Hasiera batean gatzaga Erregearen eskutan zegoen. 1374an, Oñatiko kondearen eskutara pasa zen, eta 1485ean, berriz ere Estatuaren eskuetara. Estatuak uren erabilera eta gatza egiteko eskubideak errentan eman zizkien herritarrei, urteko 6.000 marabediren truke. 1543an, gatzagaren jabetza berriz ere herritarren eskuetara pasa zen, eta gatzaga zortzi dorlatan banatu zen (iturburuaren inguruan eraiki ziren 8 etxe, bakoitzean burdinazko galdara edo dorla bat zegoen). Era berean, dorla horiek erdibitu eta laurdenetan banatzen ziren. Dorla horiek kudeatzeko gremio-ermandade bat sortu zen, eta horrek iturburuko uraren erabilera arautzeko ordenantzak xedatu zituzten.

Garai horretan (uztailetik irailera), aldi berean bi dorla bakarrik egoten ziren martxan aste betez, eta gainontzekoak beren txandaren zain egoten ziren.

Gatza garraiatzeko zailtasunen eta haren salerosketa arautzearen ondorioz, gatzaga bakoitzari eremu edo eskualde bat esleitu zitzaion, eta hori bakarrik hornitu behar izaten zuen. Leintz-Gatzagari esleitutako eremuak lau edo bost legoa zituen (20 edo 25 km inguru).

AñañaGatza hainbat prozeduren arabera ekoizten zen. Gesaltzan eta Biarnoko gatzagan erabiltzen zen prozedura (argazkian ikus daitekeena), ez zen Leintz-Gatzagan erabiltzen zena.