Hautagaia izateko baldintzak

Maisu arotz-istinkari lanbidean aritzeko unean eskarmentuari ematen zitzaion garrantzia begi-bistan ageri zaigu lan honetara iritsi ahal izateko eskatzen zituzten gutxieneko baldintzak kontuan hartuz gero. Donostiako Ordenantzetako XXIV. kapituluko II. zenbakian, esaten dute (izendatua) izan nahi duenak Priore eta Kontsulen aurrean erasota utzi beharko duela gutxienez zortzi urte eman dituela ontzi-arotz lanetan, eta, aldi berean edo ikasi ostean, istinkari gisa bi urtez eta istinkari ofizial gisa beste sei urtez zerbitzua eman duela.

Beraz, hautagaia izateko 14 eta 16 urte bitarteko esperientzia eskatzera irits zitezkeen, gauza logikoa dena den garai haietan, praktika baitzen lanbidea behar bezala eramateko gaitasuna eta jakinduria zutela ziurtatzeko berme bakarra.

Baldintza beharrezko baina ez nahiko hauek betetzen zituztenen artean, Ordenantzek lehentasun batzuk ezartzen zituzten, arautzen zutelarik beti trebeenak eta eskarmentu handienekoak hartuko direla maisu ontzigile direnen eta eraikuntzako kontramaisu izandakoen artean.