Ikastearen arazoak

Iraganean, kanpaigileari ez zitzaion estimu gehiegi izaten (“inor ez zen kanpaigile izateaz harro agertzen”), nahiz eta beste lanbideekin konparatuz, egoera ekonomiko hobea izan. Badira urte batzuk kanpaigilea "begi onez ikusten" dela, eta ondorioz, artisau onenek egonkortasun ekonomikoa lortu dute.

Beste lanbide askotan bezala, maisu kanpaigileek ez zuten lanbidea erakutsi nahi izaten, batez ere pauso garrantzitsuenak nola egiten ziren: esaterako txantiloi edo terrailak nola egiten ziren. Izan ere, terrailak egiteko neurriak beren maisuek emandako koadernoetan eramaten zituzten, kodean idatzita.

Ondo eraikitako kanpai bat lau mende irautera iritsi daiteke, eta materiala berreskuragarria da. 1980 aldera, maisu kanpaigile batek kanpai kilo bakoitzeko 350 pezeta kobratzen zituen, eta horri lermak gehitzen zitzaizkion (%10 inguru). Kanpaia egiteko materialak bezeroak ordaintzen zituen. Gaur egun, kanpai kilo bakoitzeko 3,6 euro (850 pezeta) kobratzen ditu kanpaigile batek.  Maisu batek, pare bat laguntzailerekin batera, guztira urteko 15.000 kg kanpai egitera iritsi daiteke, nahiz eta aleko prezioen ondorioz zifra horrek gorabeherak izan ditzakeen.

Euskal Herria, batez ere Nafarroan, iraganean kanpaigile-maisu ugari zegoen. Gaur egun, horietako askok beren jarduera industrializatu dute, eta beste batzuek, eskariaren urritasunaren eta lehiaren eraginez, lanbidea bertan behera utzi dute.