Inprenta Eibarren

Eibarko industriari, XX. mendeko berrogeita hamarreko urtetatik aurrera batez ere, eskutitzak, fakturak, albaranak eta barne-erabilerako beste batzuez gain, idatzizko informazioa edukitzeko beharra piztu zitzaion, hala nola, katalogoak eta instrukzio-liburuak. Premia horri erantzuna emateko, Eibarren bakarrik, lau inprenta eduki zituzten (Gráficas Eguren, Irasuegui, Diana eta Maruri). Enpresa handienetako batzuk inprimategia izan zuten beren zerbitzura.

Eibarko inprenta haiek erabiltzen zituzten teknikak garai hartakoak eta lantegi haien neurrietara egokitutakoak ziren, baina denboraren poderioz, normala denez, garatzen joan ziren, gaur egungo sistema konplexuak jarri arte.

Gráficas Eguren lantegiak lana egiteari utzi zion laurogeiko hamarkadaren amaiera aldera. Bertako bi langileek negozioarekin jarraitzeko erabakia hartu zuten, Sostoa izenpean, eta jardunean jarraitzen du.

Eibarko azken lantegiaInprimaketarako teknika tradizionala erabiltzen dituen Eibarko azken lantegia.