Oso lanbide berezia

Usadioz, farozainen lana eta bizitza nahiko misteriotsutzat jo izan dira, eta horregatik literatura eta ahozko kondaira ugari dago haien inguruan, agian benetan gertatutakoak. Istorio horietan, farozainek egintza eta egoera oso bereziak bizitzen dituzte.

Matia Carballo Vidal farozain aditua da, eta bere ustetan, okerrena bakardadea zen (faroan bertan izaten zuten etxebizitza). Horri aurre egiteko arrantzan ibiltzen ziren, baita azienda eta etxe-hegaztiak zaintzen eta ahal zenean ehizean ere. Baita ere gogoan du, beste farozain batzuek esku-trebezia handia garatu zutela ontziak eginez, eta gero saldu egiten zituztela.

Irratia (RCA ospetsua) zen farozainen komunikabide nagusia,  eta irrati horiek farozainek beraiek egin eta konpontzen zituzten haize-errotei esker kargatzen ziren. Farozain batzuk, nahiz eta gutxi izan, ikasten aritzen ziren. Behar-beharrezko produktuak, batez ere jatekoak lortzeko joan-etorri asko egin behar izaten zituzten. Isolatutako faroetan eta urrun zeudenetan ogia egiteko labeak eduki ohi zituzten.

Arazo larrienak norbait gaixotzen zenean sortzen ziren. Arazo haiek “eskarmentuari esker" konpontzen ziren. Hain zuzen ere, eskarmentua ezinbestekoa zen “emakumeei erditzen lagundu, zilborrestea lotu eta mozteko”. Farozainek beren seme-alabei “lehen letrak, eta bigarrenak” erakusten zizkieten, “ahal zuten arte”. Faro bakoitzean bi eta hiru familia bizi ohi ziren. Ondorioz, horren talde txiki bat hain elkarrekin eta isolatuta bizitzeak zekartzan arriskuak ere bazituzten. Kasu horietan, liskarren bat sortzen bazen, farozain zaharrenak hartzen zuen agintea.

Denek ezin izaten zuten bizimodu hura jasan, bakardadeari aurre egin behar baitzitzaion. Hala ere, landan lan egitea edo azienda zaintzea gustuko bazuten, edo bestelako zaletasunik bazuten, bizimodua jasangarriagoa egiten zen, eta askotan, zaletasun hori bigarren lanbide ere bihurtzen zen.

Farozainek oso soldata apala irabazten zuten (eskolako maisu baten antzekoa), nahiz eta seinale bereziko zerbitzuen eta faroen kasuan (makina horiek maneiatzeko ezagutza bereziak eduki behar baitziren) eta faro isolatuen kasuetan ere (aipatu berri ditugunak) soldata nabarmen igotzen zen.

Euskal Herriko kostaldean, faroak herrietatik gertu zeudenez, farozainek ez zuten isolatuta eta bakardadean bizi behar izaten.

Gaur egun, farozainen lan-baldintzak nabarmen hobetu dira. Izan ere, askoz ere prestakuntza hobea dute, eta lanean jasan beharreko baldintzak ere hobeak dira.