Laneko baliabideak

Henar Pesok lokal bat du Donostian hogeita bost metro koadrokoa eta beste bat Arizkunen berrogei metro koadrokoa. Bi lantegietako txoko guztiak dauzka ondo hornituta bere espezialitateko lanak egiteko behar dituen erremintez. Aipagarri dira zaharberritze prozesuan dauzkan liburu eta agiriak.

Gainontzeko baliabide materialetan honakoak dira aipagarri:

  • Ur tratamendurako arloa; lehorketako racka eta erretilu-lehorgailu mugigarria armazoi kengarri eta guztikoa, Ka hidroxidoz azidoa kentzeko andela; garbiketarako PVCezko azpildun armairua, nahasteko iturri biragarria eta ur berogailu elektrikoa.
  • Tratamendu lehorrerako arloa: papera berriro sartzeko makina, paper orearen irabiagailua, fluoreszente bikoitzeko negatoskopioaren mahaia, argi hotzeko lupa, pHren neurgailua, txiflagailua, loditasun neurgailua, prentsak, pisuak, ehungailua, espatula termostatiko puntaduna papera zaharberritzeko, lisagailu elektrikoa, argazki ekipoa eta diapositiba proiektagailua, koadernatzeko ekipoa, astoak, itzulketa kromatikorako ekipoa eta Pentium ordenagailua, inprimagailua eta eskanerra.

Henar PesoHenar Peso zaharberritzailea bere lantegian (C.U. 04/05).

Horiekin bat espatulak, eskalpeloak, puntzoiak, pintzelak, gubilak, guraizeak, era eta tamaina askotako labanak eta aliketak, besteak beste.

Material suntsikorren artean honakoak nabarmendu behar dira: paperak, kartoiak, ehunak, itsasgarriak eta era askotako tintak, hala nola koadernatzeko material anitz, baita lapitzak, gomak, pintzelak, lehortzaileak eta guraizeak ere. Baditu, halaber, hainbat produktu kimiko lanerako premia-premiazkoak.

Henar Pesoren iritziz liburu eta agiriak zaharberritzeko lanean ohiz erabili diren ezagupenak eta baliabideak asko aurreratu dira, nahiz eta gaur egun oraindik eztabaidatzen ari komenigarria ote den zaharberritzea, batez ere kasu batzuetan.