Lehergaiekin lanean

Meategi ustialekuetako eskariaren ondorioz, meategien inguruan lehergai-lantegiak sortu ziren. Bertan burdin minerala erauzteko lehergaiak egiten ziren, eta guztien artean garrantzitsuena “La Magdalena de Explosivos Modernos S.A.” lantegia zen, Sanfuentesen (Abanto-Zierbena) 1934an ireki zena.

Lantegi horretan, lehergaiaren nahasketa egiteaz gain, kartutxoak ere egiten zituzten. Nahasketa gizonezko langileek maneiatutako errota mekanikoen bidez egiten zen. Kartutxoak, berriz, eskuz egiten ziren. Emakumeak bakarrik aritzen ziren horretan, gehienbat ingurukoak. Hasiera batean bost emakume aritzen ziren lan horretan, baina bi urte geroago, hirurogei ari ziren.

Explosivos modernos